martes, 21 de diciembre de 2010

HELBURU NAGUSIAK ETA PROZESUA



Ekosistemaren funtzionamendu egokiak berebiziko garrantzia du. Gure helburu nagusia, oreka ahalik eta handiena lortzea izango da.
Bi arazo nagusi daude Urdaibaiko biosferan:
1-      Hegaztiek etortzeari utzi diote toki falta dela eta.
2-      Landare inbaditzaileak ekosistema kaltetzen ari dira.
Arazo horiei erantzuna ematen saiatuko gara.
Dunen inguruko proiektu bat dago martxan Urdaibaientzat, izan ere, dunen azalera gutxitzen joan da azken urteotan eta hegaztientzako geraleku ziren toki asko desagertu egin dira. Dunen berreskuratze hori 10 urtetan gauzatuko da, beraz, gure proposamena ere 10 urtetan egongo da martxan, gero, desintegratu egingo da arrasto ahalik eta gutxien utziz. Guk proiektu horri bultzada emango diogu txorientzako geralekuak proposatuz,  gainera,  oreka handiago bat lortuko dugu, izan ere, landare inbaditzaileak kenduko ditugu geraleku horiek egiteko eta baita eskolaren erregai gisa erabiltzeko ere. 
2 txori tiro batez hilko ditugu.


Diagrama honetan argi eta garbi ikusten da proiektuaren eraldaketa nolakoa izango den dunen proiektuak irauten dituen 10 urte horietan zehar.
Hasieran, landare inbaditzaile asko egongo dira, eta hegaztientzako toki gutxi. Urteak aurrera joan ahala, dunen proiektua azalera handiagoak lortzen joango denez, geraleku gutxiago egin beharko dira eta landare inbaditzaile gutxiago hartu, geroz eta gutxiago egongo baitira. 10.urtean, landare inbaditzaile guztiak kenduta egongo dira dagoeneko eta dunen berreskuratze totala gauzatuko da proiektuari eta gure laguntzari esker.
10 urte horien ostean, gure eskola eta hegaztientzako geralekuak desagertu egingo dira.
Arazo bat detektatu, erantzuna eman eta desagertu egingo gara.

Ondorengo diagrama honekin berriz, Muruetako gunera hurbiltzen hasten gara. Bertako programa nolakoa izan behar den adierazten du, gune ezberdinen arteko lotura fisikoa aztertuz. Gune hauen erlazioak aztertuz, baldintza ezberdinak ezarriz: kokapena, gertutasuna, azalerak, loturak...



Bukatzeko hemen dugu hegaztien bizitoki berri eta ez-iraunkor hauek kokatzeko jarraitu beharreko baldintzak azalerazi ditugu. Bete beharreko baldintzak:
  1_Hiriguneetatik aldenduta egon behar dute. 1km-ko distantzia batetara. Hegazti hauek basatiak dira eta ez dute gizakiarekin kontaktu handiegirik izan behar.

 2_Ibai nagusietatik urrundu. Itsasontzi handiengandik urrun.

 3_Sakonera txikiko erreketatik gertu. (50zm-ko sakonera maximoa izan dezakete).

 4_Babesturiko guneetan, landareria dagoen tokian  eta gune lasaietan.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Gizakia ziklo naturalarentzat engranaia



Urdaibaiko ekosistemak jasan behar dituen kanpo aldagaiak asko dira (kostaldean eraikitzea, itsasontzien mugimenduak, drenaiak, klima aldaketa...) eta bere berezko zikloari kalte egiten diote sarritan.

Biosferan bizi diren hegaztiak ziklo horren barnean daude, baina, txorien populazioaren gainbeherak, azken urteetan beren bizilekuaren egoera eta baldintzak aldatzen ari dela adierazi digute. 

Aldaketa horien eragile nagusia gizakia izan dela kontuan hartuta, nola lortu gure eskuhartzea ingurumenaretzat positibo izatea?

Urdaibaiko klima heze eta emankorrak ematen die bizilekua aipatutako hegazti espezie ezberdinei. Begetazioa aldatzen ari da, ordea. Landare inbaditzaileek autoktonoei lur eremu geroz eta zabalagoak kentzen dizkie.

Horregatik, inbaditzaileak diren horiek gure lehengaitzat hartuko ditugu, ziklo naturalean kaltegarria dena gure ziklo propioa sortzeko erabiliz. Honela, ekosistemaren berreskuratze prozesuarentzat engranai azeleratzaile bat izango gara: lehengo, landare kanpotarrak kenduko ditugu, prozesu horretan berehala eraginez. Eta gero, gizartearen kontzientziazio lanari ekingo diogu, epe luzeago baterako emaitzak bilatzeko.

Stand-a izango da helburu horiek lortzeko bitartekaria, akzio bakarrarekin bioeraikuntza landu eta ezaguarazteaz gain, hiritarrentzat informazio gune bat sortuko baitugu.

Askotan esaten den bezala... matar dos pájaros de un tiro.

viernes, 10 de diciembre de 2010

BIOERAIKUNTZAN MURGILTZEN...

Bioeraikuntza proiektu bat egiteko esan zigutenean, Urdaibaiko biosferari buruzko hausnarketa bat egiten hasi ginen. Urdaibaiko ekosistema berezia dela kontutan izan genuen, eta horri onura bat bilatzeko asmoarekin egin genituen lehen urratsak.
Dunen berreskuratze planak aintzat hartuta eta hegazti-migrazioaren gainbehera presente izanda, zergatiak bilatzen hasi ginen. Horretarako, hegazti ezberdinak aztertu genituen, euren bizilekua, elikadura, habia eta ohiturak besteak beste.

Hona hemen Urdaibaiko hegazti migratzaileen ezaugarri zerrenda:



lunes, 8 de noviembre de 2010

AISIALDI GUNEA LAIDAN_1. proiektua






INGURUAREN BEHARRAK

Laidara doan bidea nahiko monotonoa da. Paseoak pasozko toki gisa funtzionatzen du eta ez da bide horretan zehar ezer berezirik gertatzen. Proiektua proposatzean, ez genuen goiko kotatik inpaktu bisual handiegirik sortu nahi beraz, paseoaren kotatik behera garatuko da. Erabilerak banatzeko orduan ordea, euren arteko harremanean zentratu gara, barne ibilbide bat sortuz eta goitik beherako komunikazioa patioetatik doazen eskailera bitartez eginez (paseoaren eta hondartzaren arteko lotura).

HELBURU NAGUSIAK

1_paseoaren monotoniarekin apurtu ----> estalki ibilgarri bat proposatu, espazio publiko berri bat sortu.

2_0 kotatik beherako garapena (paseo mailatik behera)----> solairu bakarra

3_erabilerak kontzentratu eta azpian igerilekuak garatu.

4_patio batzuen bidez, beheko igerilekua argiztatu ----> estalki ibilgarrian espazio huts eta beteak sortuko dira.



Formari dagokionez, funtzionaltasuna izan dugu ardatz. Funtzionatu behar zuen oina bat behar genuen, beraz erabilerak bi taldetan sailkatu genituen:
1_ espazio itxi baten beharra izango dutenak > aldagelak, alokairua, sukaldea, komunak...
2_ kanpoaldearekin kontaktua behar dutenak > jatetxea eta taberna
Gero, euren arteko loturak pentsatu genituen, hona hemen ideia esplikatzen duen diagrama:


ANTOLAKETA OROKORRA
Paseoaren perimetroa eraldatzen duen ideia bat proposatu dugu. Pasozko lekua dela kritikatu dugu, beraz, geratzeko toki bat sortu da. Erabileren arabera, bi altuera bereizi ditugu, horrela, 2 kota desberdinetan garatzen den parke bat sortu dugu. Altuera aldaketa, arrapala bidez egingo da.  
Bisitariak, nahi dituen bistak aukeratuko ditu eta paisaia zabalera edota beheko igerilekuetara begiratu ahal izango du. Ikuspegiaz gozatzeko, eraikinaren geometriarekin bat datozen eserleku luze batzuk proposatu ditugu.
Eraikinean sartzeko bi sarrera nagusi (harrera gunera eta tabernara) egongo dira, eskailera bidezkoak, eta patioen barnetik joango dira, bisitariak igerilekuekin kontaktua izan dezan. Igogailu bat ere jarri dugu, harrera gunera zuzenean garamatzana.
Jatetxe eta tabernan pentsatuz, “montacargas” bat eta hirugarren sarrera bat proposatu ditugu, zuzenean sukaldera doazenak. Sarrera langile zein banatzaileentzat izango da.
Horrez gain, hondartzara doazen eskailera batzuk egongo dira, patio barrenetik hauek ere, baina ez dute eraikinera sartzeko balioko.
Garraiobideetan pentsatuz, gaur egungo aparkalekua mantendu dugu, oso ongi egokitzen baitzaio gure eraikinean sartzen den jende kopuruari.

OINAK

oina nagusia
Gure aisialdi gunearen oineko banaketa egiteko diagraman agertzen den erabileren arteko harremana hartu dugu abiapuntu gisa. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun bertara heltzen den edonork harreman hau  baliatuz gune ezberdinen arteko komunikazioa era eroso batean gauzatzea.

Bestalde, konturatu gara gure helburuak betetzeko bidean, erabilera bakoitzak ezaugarri ezberdinak dituen gunea hartuko dutela. 0 kotatik bera eraikitzea bilatzen dugunez, lehen esan bezala, bi multzotan banatzen zaizkigu erabilerak, alde batetik kanpoaldearekin zuzenean erlazionatuta egongo direnak, eta bestalde barnealdean geldituko direnak.

Kanpoaldean jatetxea eta taberna kokatuko dira, erabilera hauek egoera irekiago bat behar dutela uste baitugu. Gainontzekoak aldiz, bertako zerbitzuei erantzuten dietenak, barnealderuntz sartu ditugu, igerilekurako komunak, alokairua, jatetxe eta tabernen komun eta sukaldea… banaketa hauek bermatzeko patioek laguntza eman digute, eta beheko igerilekuak argiztatzeaz gain atzealdeko gune hauek ere kanpoko argiarekin kontaktuan egoten lagundu digute.

Eraikinak bi sarrera nagusi ditu goi kotatik, bat harrera eta jatetxe eremura helduko dena eta bestea tabernara hurbilduko gaituena. Komunikazio bertikala patioak erabiliz gauzatzen da, bai goi espaziotik eraikinean barneratzeko eta baita eraikinetatik igerilekuetara jeisteko ere.

Eraikinaren bi sarrerek ere bi zati nabarmentzen ditu plantan, gero hauen arteko komunikazioak gure proiektuaren egitura espaziala bilatzen lagunduko digularik.

Jatetxerako sarreran, harrera gunea dugu, igerilekuko aldagelekin komunikatuko dena, aldagela honek bere funtzio minimoak betetzeaz gain igerilekuetara jeisteko erabiliko den patioarekin komunikatuko du harrera gunea. Jatetxeari dagokionez, eremu diafano baten bila ibili gara, eta honen ikuspegiak garrantzitsu iruditu zaizkigu, ikusleen arreta gune interesanteenetara bultzatuz, fatxadako zuloak erabiliz.
Tabernarako sarreran, jatetxearekin komunikatua dagoen beste espazio diafano bat aurkitzen da, alokairuarekin harremanetan dagoena. Alokairu gune honek ere erabiltzailea ur kotara jeitsiko duen patio batera bideratzen du. Aldi berean aldagela zerbitzuak ere eskura izango ditu.

Bi eremu hauek euren artean 2 komunikazio mota izango dituzte, publikoa izango dena, eta eraikinaren formarekin estugune baten bidez burutu duguna eta zerbitzuak erabiliko duena, pribatuagoa. Bigarren honek sukaldea langile guztiei eskuragarri izaten laguntzen du eta goialdetik gainontzekoak baino sarrera pribatuago bat izango du.

Azken patioak bertikalki hondartza paseoarekin komunikatuko du.

igerilekuen oina

Proiektuaren behe oin hau hondartzaren kotan aurkitzen den eremua da, eraikinarean babesean geratzen dena eta proiekzioan eremu berdina okupatzen duena. Eraikinak dena dela patio handi batzuk ditu gune honetako argitasuna zihurtatzeko.

Hiru puntutatik iris gaitezke gune honetara, planta hiru zati ezberdinetan bereizten delarik.

1_ Alde batetik, presentzia handiena duen eremua dago, igerileku ezberdinek osatzen dutena. Bertara aldagelekin erlazionatua dagoen patioaren eskaileretatik iritsiko gara. Hiru putzutan bereizten da, hauen banaketa, ibilgarriak izango diren horma bidez burutzen da eta formak patioen argiaren etekin handiena bilatzen du. Itsasoarekin gertutasun gehien duen putzua guztiz naturala da hareazko lurra duen eta mareen eragina jasango duen bakarra delarik. Gainontzeko igerilekuak baino gune zikinagoa denez, beste igerilekuetarako  bidean hanketara bideratzen diren urezko txorrotak izango dira.

2_ Alokairuetatik jeisten den patioko eskailera itsasora irteera duen plataforma batera iristen da. Plataforma marearen egoerarekin jeitsi edo igo egingo da, honela, alokatutako elementuarekin edonor zuzenean itsasoratu daiteke.

3_ Goiko gunea hondartzarekin elkartzean, patiotik behe oin honetara iritsiko gara, igerilekuekin estuki lotuta badago ere, dikeak zerbitzua pribatu bihaurtuko du, goitik beherako komunikazio hau guztiz publiko utziz. Erabilera honi erantzun gisa, publikoak diren komun batzuk eta medikuaren kontsulta bertan kokatu ditugu, hondartzari erantzun egoki bat emanez.
EGITURA


Eraikinaren eraikitze sistema nahiko garbia da, horizontalki eragiten dion lurraren indarra, eraikina alderik alde igarotzen duten kargahormek jasaten dute.
Gainontzeko egitura altzairuzkoa da, HEB180 zutabeak erabiltzen ditugu eta horizontalki habe eta habexkaz osatutako trama dugu.

Kargahormei dagokienez, eraikinak dituen bi kotetan toki ezberdinetan aurkituko dira. Igerileku kotan horma barnerago kokatzen da, patioekin bat egiten du eta honela eskailerak bertan apoiatu daitezke.
Zutabeen kokapena habeen argiek mugatu digute, altzairua izatean argi handiak erabili ditugu, patio inguruan zutabeak pilatuz eraikina indartzeko. Espazio diafanoak gehiegi ez aputzeko hegaduraz baliatu gara fatxadan eta honela gune diafanoetan zutabe fila bat besterik ez da aurkitzen.
Habeei 13 metroko gehienezko luzeera finkatu diegu, gehiegizko kargarik jasan ez dezaten. Hauen norabideek patioenak jarraitu dezaten saiatu gara,horrela egitura trama garbi bat lortuz.
Azkenik, habexkak hiru metrotara kokatu ditugu gehienez, izan ere, gero hauen gainean txapa kolaborantea joango da eta ez dute luzetarako norabidean argi hori baino handiagorik jasaten.
Eskailerak direla eta, guztiak patioetatik bideratuko direnez, eta patio hauek zutabez inguratu ditugunez, zutabe hauetan apoiatuko ditugu.
Bukatzeko, mendiaren karga eta erabilera kargak jasateaz gain uraren indarrei erantzun beharko diegula ere konturatu gara.
Horregatik kanpoaldeko perimetroan igerilekuek dike bat dute, uraren bultzadei erantzuna emateaz gain, gure eraikinaren erabilera honi pribatutasuna ematen laguntzen duena. Eta urak lur azpitik eraikina goruntz bultzatuko balute, piloteek indar honi erantzungo liokete.



EBAKETA ZEHATZAK

Ebaketetan, argi eta garbi ikusten dira komunikazio bertikalak. Goian parkea dago, erdian ordea, erabilera guztiak kontzentratzen dira eta beheko espazioa irekiagoa da, erdikoaren konpaktutasunarekin alderatuz.
Igerilekuak sakonera ezberdinetakoak direla antzematen da, jende mota ezberdinei zerbitzu emateko. Gainera, patio zabalak egin dira, beheko igerilekuei argitasun egokia bermatzeko. Itsasoaren marea goian zein behean egon, gure igerilekuetan ura altuera berean egongo da beti.
Bi karga-horma nagusi eta dike bat dira egituraren oinarri. Beste guztia altzairuzko zutabez eutsiko da eta euren zapatak riostra bidez egongo dira elkarlotuta. Lurzoruaren trinkotasun faltari aurre egiteko, piloteak jarri dira (zapata zein kargahormetan), harkaitzeraino iritsiko direnak.

ALTXAERA

Eraikinaren altxaera garbia da, horizontalki indartzen da, eta uretan zutabe bidez nola pausatzen den ikus daiteke. Bi ordena ezberdin erabili ditugu fatxada zabalduko duten zuloak kokatzerako orduan, hauek barnealdeko ikuspegien norabideen araberakoak dira.

Alde batetik, ikuspegi irekietara bideratzen den fatxada beirate luze batek zabaltzen du, barnealdetik inguru honekin kontaktu bisual irekia lortuz.

Bestalde, dunekin aurrez aurre elkartzen den ikuspegien norabidean fatxada itxiago bat sortu da. Kasu hauetan, bisitariak kanpokoa ezagutu nahi badu, fatxada zuloetara hurbildu beharko da, honela hondartzako egoera ezagutzera bultzatuz.




ERAIKUNTZA XEHETASUNA

Egitura altzairuzkoa izatea erabaki dugu hutsarte handiagoak lortu ahal izateko. HEB 180ko zutabeak, IPE 400eko habeak eta IPE 300eko habexkak erabili ditugu.
Xehetasunari erreparatuz, hormigoi armatuzko sabai bat jarri diogu, fatxadaraino luzatuko dena. Esparrago bikoitzez eutsia egongo da. Isolamenduaren kokapena dela eta, zubi termikoa saihesten da. Habexken gainean, txapa kolaborante bat egongo da eta armadurak eta sare metalikoa izango ditu. Gainean, malda morteroa, oihal iragazgaitza eta isolamendu termiko zurruna jarri ditugu. Gero, euskarri moldagarri batzuk eta harrizko baldosak.
Behean, asfalto urtuzko zoru bat ezarri dugu, eta horren azpian, zoru radiantea. Espazio ireki bat nahi dugunez eta beirate handiak jarri ditugunez, eraikina berotzeko era egokiena dela pentsatu dugu. Gero, polietilenozko xafla, isolamendua, txapa kolaborantea eta altzairuzko egitura.


IRUDI OROKORRAK







TABERNA ETA JATETXETIK








miércoles, 20 de octubre de 2010

ETA FORMA???

Proiektuarekin borrokan hasi gara dagoeneko eta bozeto ezberdinak ere egin ditugu, bata bestearen atzetik... (egun hauetako batean igoko ditut irudi batzuk).
Formaren bila gabiltza, baina horretarako barne mugimenduak eta ebaketak aztertu behar ditugu, horrek emango digu forma. Beti nahi izaten dugu forma polit bat hartu eta proiektu polit bat egin, ariketa honetan ordea, funtzionaltasunaren bila abiatuko gara Alexandra eta biok eta horrela lortuko dugu forma.

Proiektua, helburu nagusi hauetatik aterako da:

1_paseoaren monotoniarekin apurtu ----> estalki ibilgarri bat proposatu, espazio publiko berri bat sortu.

2_0 kotatik beherako garapena (paseo mailatik behera)----> solairu bakarra

3_erabilerak kontzentratu eta azpian igerilekuak garatu.

4_patio batzuen bidez, beheko igerilekua argiztatu ----> estalki ibilgarrian espazio huts eta beteak sortuko dira.

Helburu nagusi hauek paper guztietan idatziko ditugu ez ahazteko, hauek baitira forma emango digutenak azken batean.

Ereduak ere begiratu genituen.





BIG-ek Kopenhagen dituen ur gaziko igerileku hauek eredu egokia iruditzen zaizkigu behean jarri nahi ditugun igerilekuak nola banatu jakiteko.






Proposamen honek, gure erdiko patioen ideia islatzen du. Argi sarrera horiek beheko igerilekuak argiztatzeko erabiliko ditugu. Estalkia ordea, ibilgarria izango da, paseotik joanda parke baten gisa funtzionatuko duena.









Itsasora zabaltzen diren arrapala edo grada batzuk jartzea ere pentsatu dugu, itsasorako ikuspegia lantzeko eta maila ezberdinetako egoteko tokiak sortzeko.








eta goian geratuko zaigun espazio publikoa (estalki ibilgarria) garatzeko era bat hau izan daiteke. Eduardo Arroyok Barakaldon duen parke bat da.










jueves, 7 de octubre de 2010

IKASKIDEEN AZTERKETAK URDAIBAIEN

Azkenengo klasean, talde ezberdinek Urdaibairi buruz egindako analisiak eta hausnarketak ikusi genituen. Guztiak oso ezberdinak eta interesgarriak.

Talde batzuk naturan zentratu ziren paisaiak dituen kapa ezberdinak interpretatuz eta altuerak duen garrantzia azpimarratuz, beste batzuk ibilbide ezberdinetan eta gutxi batzuk, proposamen ausartak egitera animatu ziren: kanping dendak uretan, estadioak hondartzan...irakurketa komiko eta oso interesgarri bat azken finean.

Beste talde bat, hondartzetan zentratu zen eta azterketa horretan, Laidako zoom bat egin zuten. Oso baliagarria iruditu zitzaidan taldekide guztiontzat. Bertan, Laidan udan biltzen diren jende motak aztertu zituzten eta kasualki, edo agian ez hainbeste, gure proiektua kokatuko den zonan batzen da jende mota gehien (zaharrak, gazteak, familiak...).

ETA GUK ZER???

Gure taldean, pertsona mota ezberdinak aztertu genituen eta euren bizitzetan saltseatu. Horietako pertsonaia bakoitzak Urdaibaien egonda egingo zukeenari buruzko suposizioak egin genituen eta bakoitzaren beharren arabera, bide ezberdinak proposatu.

Azterketa pertsonalago edo ausartago bat egin nahi izan genuen, hirigintzan egiten ditugunak ez bezalakoa, eta esperimentatzea otu zitzaigun.
Azterketa honen protagonistak hauek izan ziren:
zientzialariak, herrietako jendea, turista kanpotarrak, gazte kuadrilak, euskal turistak, bikote maiteminduak, eta nola ez, GU GEU!!!

Horietako bakoitzaren ibilbideak aztertu genituen eta azkenean, bata bestearen gainean jarri.
Ondorioa? Guztiak toki batzuetan gurutzatzen ziren, Gernika-Lumon, Bermeon eta Gautegiz-Arteagan. Eta gure txiringitoan zer??? ba ezer askorik ez, turistak eta gazte kuadrilak, eta kotxez joanda gainera!

Azkenik, gure zonara jende gehiago joateko proposamen bat luzatu genuen (artile gorriz! ondo ikus zedin). Mota guztietako jendea batzen zen lekuak hartu eta gurea horiekin lotu genuen, itsasoa zeharkatuz, con toda la cara!!!  

Eta zuek, pertsonaietako nor zarete?????


domingo, 26 de septiembre de 2010

GIZAKI ORO DA ARTISTA

Koldo Mitxelenako erakusketan jorratzen den gai printzipala Land art-a da, non natura espresatzeko modu garrantzitsu bat bihurtzen den zenbait artistarentzat.

XX. mendeko 70. hamarkadan, bereziki Amerika iparraldeko eta Europako artista asko paisaiarekin eta baliabide naturalekin lanean hasi ziren. Land art-a efimeroa da, ez da betirako bizirik iraungo duen arte bat eta askotan, eraldatzen joango da denbora igaro ahala. Hauetako obra askok eskala monumentala dute eta gehienak ikuslearen begiradatik at kokatzen dira (mendian, basoan...).

Bestalde, Land art-a, gizartea martxan jartzeko tresna bezala ere uler daiteke. Hori argi eta garbi geratzen da Joseph Beuys artistak eginiko esperimentuan. Gerra osteko artista aleman ezagunenetako bat izan zen eta eztabaida ugari sortu zituen bere inguruko jendearen artean.   
Bere obra garrantzitsuenetako bat 7000 haritz (1982) izan zen. Lan eskultoriko monumental bat inauguratu zuen Kasselen. Herriaren zentroan, basaltozko harri multzo bat kokatu zuen eta horietako harri bakoitza zuhaitz baten sinbolo izango zen. Bere helburu nagusia kontzientzia ekologikoa areagotzea zen, beraz, herri osoan zehar zuhaitzak landatzea eskatu zuen. Hauetako bakoitzaren ondoan basaltozko harri bat egongo zen zuhaitz horien babes gisa.



Ideia zentzugabe bat zela zirudien hasieran baina herriko biztanleak pixkanaka ekintza horretara batzen joan ziren eta guztien artean, azalera gris bat zena azalera berde bihurtu zuten. Naturaren aldeko elkarlana izan zen emaitza.



“gizaki oro da artista eta ekintza bakoitza artelana”
                                  joseph beuys (1921-1986)