Proiektuarekin borrokan hasi gara dagoeneko eta bozeto ezberdinak ere egin ditugu, bata bestearen atzetik... (egun hauetako batean igoko ditut irudi batzuk).
Formaren bila gabiltza, baina horretarako barne mugimenduak eta ebaketak aztertu behar ditugu, horrek emango digu forma. Beti nahi izaten dugu forma polit bat hartu eta proiektu polit bat egin, ariketa honetan ordea, funtzionaltasunaren bila abiatuko gara Alexandra eta biok eta horrela lortuko dugu forma.
Proiektua, helburu nagusi hauetatik aterako da:
1_paseoaren monotoniarekin apurtu ----> estalki ibilgarri bat proposatu, espazio publiko berri bat sortu.
2_0 kotatik beherako garapena (paseo mailatik behera)----> solairu bakarra
3_erabilerak kontzentratu eta azpian igerilekuak garatu.
4_patio batzuen bidez, beheko igerilekua argiztatu ----> estalki ibilgarrian espazio huts eta beteak sortuko dira.
Helburu nagusi hauek paper guztietan idatziko ditugu ez ahazteko, hauek baitira forma emango digutenak azken batean.
Ereduak ere begiratu genituen.
BIG-ek Kopenhagen dituen ur gaziko igerileku hauek eredu egokia iruditzen zaizkigu behean jarri nahi ditugun igerilekuak nola banatu jakiteko.
Proposamen honek, gure erdiko patioen ideia islatzen du. Argi sarrera horiek beheko igerilekuak argiztatzeko erabiliko ditugu. Estalkia ordea, ibilgarria izango da, paseotik joanda parke baten gisa funtzionatuko duena.
Itsasora zabaltzen diren arrapala edo grada batzuk jartzea ere pentsatu dugu, itsasorako ikuspegia lantzeko eta maila ezberdinetako egoteko tokiak sortzeko.
eta goian geratuko zaigun espazio publikoa (estalki ibilgarria) garatzeko era bat hau izan daiteke. Eduardo Arroyok Barakaldon duen parke bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario