jueves, 7 de octubre de 2010

IKASKIDEEN AZTERKETAK URDAIBAIEN

Azkenengo klasean, talde ezberdinek Urdaibairi buruz egindako analisiak eta hausnarketak ikusi genituen. Guztiak oso ezberdinak eta interesgarriak.

Talde batzuk naturan zentratu ziren paisaiak dituen kapa ezberdinak interpretatuz eta altuerak duen garrantzia azpimarratuz, beste batzuk ibilbide ezberdinetan eta gutxi batzuk, proposamen ausartak egitera animatu ziren: kanping dendak uretan, estadioak hondartzan...irakurketa komiko eta oso interesgarri bat azken finean.

Beste talde bat, hondartzetan zentratu zen eta azterketa horretan, Laidako zoom bat egin zuten. Oso baliagarria iruditu zitzaidan taldekide guztiontzat. Bertan, Laidan udan biltzen diren jende motak aztertu zituzten eta kasualki, edo agian ez hainbeste, gure proiektua kokatuko den zonan batzen da jende mota gehien (zaharrak, gazteak, familiak...).

ETA GUK ZER???

Gure taldean, pertsona mota ezberdinak aztertu genituen eta euren bizitzetan saltseatu. Horietako pertsonaia bakoitzak Urdaibaien egonda egingo zukeenari buruzko suposizioak egin genituen eta bakoitzaren beharren arabera, bide ezberdinak proposatu.

Azterketa pertsonalago edo ausartago bat egin nahi izan genuen, hirigintzan egiten ditugunak ez bezalakoa, eta esperimentatzea otu zitzaigun.
Azterketa honen protagonistak hauek izan ziren:
zientzialariak, herrietako jendea, turista kanpotarrak, gazte kuadrilak, euskal turistak, bikote maiteminduak, eta nola ez, GU GEU!!!

Horietako bakoitzaren ibilbideak aztertu genituen eta azkenean, bata bestearen gainean jarri.
Ondorioa? Guztiak toki batzuetan gurutzatzen ziren, Gernika-Lumon, Bermeon eta Gautegiz-Arteagan. Eta gure txiringitoan zer??? ba ezer askorik ez, turistak eta gazte kuadrilak, eta kotxez joanda gainera!

Azkenik, gure zonara jende gehiago joateko proposamen bat luzatu genuen (artile gorriz! ondo ikus zedin). Mota guztietako jendea batzen zen lekuak hartu eta gurea horiekin lotu genuen, itsasoa zeharkatuz, con toda la cara!!!  

Eta zuek, pertsonaietako nor zarete?????


No hay comentarios:

Publicar un comentario