Laidara doan bidea nahiko monotonoa da. Paseoak pasozko toki gisa funtzionatzen du eta ez da bide horretan zehar ezer berezirik gertatzen. Proiektua proposatzean, ez genuen goiko kotatik inpaktu bisual handiegirik sortu nahi beraz, paseoaren kotatik behera garatuko da. Erabilerak banatzeko orduan ordea, euren arteko harremanean zentratu gara, barne ibilbide bat sortuz eta goitik beherako komunikazioa patioetatik doazen eskailera bitartez eginez (paseoaren eta hondartzaren arteko lotura).
HELBURU NAGUSIAK
1_paseoaren monotoniarekin apurtu ----> estalki ibilgarri bat proposatu, espazio publiko berri bat sortu.
2_0 kotatik beherako garapena (paseo mailatik behera)----> solairu bakarra
3_erabilerak kontzentratu eta azpian igerilekuak garatu.
4_patio batzuen bidez, beheko igerilekua argiztatu ----> estalki ibilgarrian espazio huts eta beteak sortuko dira.
Formari dagokionez, funtzionaltasuna izan dugu ardatz. Funtzionatu behar zuen oina bat behar genuen, beraz erabilerak bi taldetan sailkatu genituen:
1_ espazio itxi baten beharra izango dutenak > aldagelak, alokairua, sukaldea, komunak...
2_ kanpoaldearekin kontaktua behar dutenak > jatetxea eta taberna
Gero, euren arteko loturak pentsatu genituen, hona hemen ideia esplikatzen duen diagrama:
ANTOLAKETA OROKORRA
Paseoaren perimetroa eraldatzen duen ideia bat proposatu dugu. Pasozko lekua dela kritikatu dugu, beraz, geratzeko toki bat sortu da. Erabileren arabera, bi altuera bereizi ditugu, horrela, 2 kota desberdinetan garatzen den parke bat sortu dugu. Altuera aldaketa, arrapala bidez egingo da.
Bisitariak, nahi dituen bistak aukeratuko ditu eta paisaia zabalera edota beheko igerilekuetara begiratu ahal izango du. Ikuspegiaz gozatzeko, eraikinaren geometriarekin bat datozen eserleku luze batzuk proposatu ditugu.
Eraikinean sartzeko bi sarrera nagusi (harrera gunera eta tabernara) egongo dira, eskailera bidezkoak, eta patioen barnetik joango dira, bisitariak igerilekuekin kontaktua izan dezan. Igogailu bat ere jarri dugu, harrera gunera zuzenean garamatzana.
Jatetxe eta tabernan pentsatuz, “montacargas” bat eta hirugarren sarrera bat proposatu ditugu, zuzenean sukaldera doazenak. Sarrera langile zein banatzaileentzat izango da.
Horrez gain, hondartzara doazen eskailera batzuk egongo dira, patio barrenetik hauek ere, baina ez dute eraikinera sartzeko balioko.
Garraiobideetan pentsatuz, gaur egungo aparkalekua mantendu dugu, oso ongi egokitzen baitzaio gure eraikinean sartzen den jende kopuruari.
OINAK
oina nagusia
Gure aisialdi gunearen oineko banaketa egiteko diagraman agertzen den erabileren arteko harremana hartu dugu abiapuntu gisa. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun bertara heltzen den edonork harreman hau baliatuz gune ezberdinen arteko komunikazioa era eroso batean gauzatzea.
Bestalde, konturatu gara gure helburuak betetzeko bidean, erabilera bakoitzak ezaugarri ezberdinak dituen gunea hartuko dutela. 0 kotatik bera eraikitzea bilatzen dugunez, lehen esan bezala, bi multzotan banatzen zaizkigu erabilerak, alde batetik kanpoaldearekin zuzenean erlazionatuta egongo direnak, eta bestalde barnealdean geldituko direnak.
Kanpoaldean jatetxea eta taberna kokatuko dira, erabilera hauek egoera irekiago bat behar dutela uste baitugu. Gainontzekoak aldiz, bertako zerbitzuei erantzuten dietenak, barnealderuntz sartu ditugu, igerilekurako komunak, alokairua, jatetxe eta tabernen komun eta sukaldea… banaketa hauek bermatzeko patioek laguntza eman digute, eta beheko igerilekuak argiztatzeaz gain atzealdeko gune hauek ere kanpoko argiarekin kontaktuan egoten lagundu digute.
Eraikinak bi sarrera nagusi ditu goi kotatik, bat harrera eta jatetxe eremura helduko dena eta bestea tabernara hurbilduko gaituena. Komunikazio bertikala patioak erabiliz gauzatzen da, bai goi espaziotik eraikinean barneratzeko eta baita eraikinetatik igerilekuetara jeisteko ere.
Eraikinaren bi sarrerek ere bi zati nabarmentzen ditu plantan, gero hauen arteko komunikazioak gure proiektuaren egitura espaziala bilatzen lagunduko digularik.
Jatetxerako sarreran, harrera gunea dugu, igerilekuko aldagelekin komunikatuko dena, aldagela honek bere funtzio minimoak betetzeaz gain igerilekuetara jeisteko erabiliko den patioarekin komunikatuko du harrera gunea. Jatetxeari dagokionez, eremu diafano baten bila ibili gara, eta honen ikuspegiak garrantzitsu iruditu zaizkigu, ikusleen arreta gune interesanteenetara bultzatuz, fatxadako zuloak erabiliz.
Tabernarako sarreran, jatetxearekin komunikatua dagoen beste espazio diafano bat aurkitzen da, alokairuarekin harremanetan dagoena. Alokairu gune honek ere erabiltzailea ur kotara jeitsiko duen patio batera bideratzen du. Aldi berean aldagela zerbitzuak ere eskura izango ditu.
Bi eremu hauek euren artean 2 komunikazio mota izango dituzte, publikoa izango dena, eta eraikinaren formarekin estugune baten bidez burutu duguna eta zerbitzuak erabiliko duena, pribatuagoa. Bigarren honek sukaldea langile guztiei eskuragarri izaten laguntzen du eta goialdetik gainontzekoak baino sarrera pribatuago bat izango du.
Azken patioak bertikalki hondartza paseoarekin komunikatuko du.
igerilekuen oina
Proiektuaren behe oin hau hondartzaren kotan aurkitzen den eremua da, eraikinarean babesean geratzen dena eta proiekzioan eremu berdina okupatzen duena. Eraikinak dena dela patio handi batzuk ditu gune honetako argitasuna zihurtatzeko.
Hiru puntutatik iris gaitezke gune honetara, planta hiru zati ezberdinetan bereizten delarik.
1_ Alde batetik, presentzia handiena duen eremua dago, igerileku ezberdinek osatzen dutena. Bertara aldagelekin erlazionatua dagoen patioaren eskaileretatik iritsiko gara. Hiru putzutan bereizten da, hauen banaketa, ibilgarriak izango diren horma bidez burutzen da eta formak patioen argiaren etekin handiena bilatzen du. Itsasoarekin gertutasun gehien duen putzua guztiz naturala da hareazko lurra duen eta mareen eragina jasango duen bakarra delarik. Gainontzeko igerilekuak baino gune zikinagoa denez, beste igerilekuetarako bidean hanketara bideratzen diren urezko txorrotak izango dira.
2_ Alokairuetatik jeisten den patioko eskailera itsasora irteera duen plataforma batera iristen da. Plataforma marearen egoerarekin jeitsi edo igo egingo da, honela, alokatutako elementuarekin edonor zuzenean itsasoratu daiteke.
3_ Goiko gunea hondartzarekin elkartzean, patiotik behe oin honetara iritsiko gara, igerilekuekin estuki lotuta badago ere, dikeak zerbitzua pribatu bihaurtuko du, goitik beherako komunikazio hau guztiz publiko utziz. Erabilera honi erantzun gisa, publikoak diren komun batzuk eta medikuaren kontsulta bertan kokatu ditugu, hondartzari erantzun egoki bat emanez.
EGITURA
Eraikinaren eraikitze sistema nahiko garbia da, horizontalki eragiten dion lurraren indarra, eraikina alderik alde igarotzen duten kargahormek jasaten dute.
Gainontzeko egitura altzairuzkoa da, HEB180 zutabeak erabiltzen ditugu eta horizontalki habe eta habexkaz osatutako trama dugu.Kargahormei dagokienez, eraikinak dituen bi kotetan toki ezberdinetan aurkituko dira. Igerileku kotan horma barnerago kokatzen da, patioekin bat egiten du eta honela eskailerak bertan apoiatu daitezke.
Zutabeen kokapena habeen argiek mugatu digute, altzairua izatean argi handiak erabili ditugu, patio inguruan zutabeak pilatuz eraikina indartzeko. Espazio diafanoak gehiegi ez aputzeko hegaduraz baliatu gara fatxadan eta honela gune diafanoetan zutabe fila bat besterik ez da aurkitzen.
Habeei 13 metroko gehienezko luzeera finkatu diegu, gehiegizko kargarik jasan ez dezaten. Hauen norabideek patioenak jarraitu dezaten saiatu gara,horrela egitura trama garbi bat lortuz.
Azkenik, habexkak hiru metrotara kokatu ditugu gehienez, izan ere, gero hauen gainean txapa kolaborantea joango da eta ez dute luzetarako norabidean argi hori baino handiagorik jasaten.
Eskailerak direla eta, guztiak patioetatik bideratuko direnez, eta patio hauek zutabez inguratu ditugunez, zutabe hauetan apoiatuko ditugu.
Bukatzeko, mendiaren karga eta erabilera kargak jasateaz gain uraren indarrei erantzun beharko diegula ere konturatu gara.
Horregatik kanpoaldeko perimetroan igerilekuek dike bat dute, uraren bultzadei erantzuna emateaz gain, gure eraikinaren erabilera honi pribatutasuna ematen laguntzen duena. Eta urak lur azpitik eraikina goruntz bultzatuko balute, piloteek indar honi erantzungo liokete.
EBAKETA ZEHATZAK
Ebaketetan, argi eta garbi ikusten dira komunikazio bertikalak. Goian parkea dago, erdian ordea, erabilera guztiak kontzentratzen dira eta beheko espazioa irekiagoa da, erdikoaren konpaktutasunarekin alderatuz.
Igerilekuak sakonera ezberdinetakoak direla antzematen da, jende mota ezberdinei zerbitzu emateko. Gainera, patio zabalak egin dira, beheko igerilekuei argitasun egokia bermatzeko. Itsasoaren marea goian zein behean egon, gure igerilekuetan ura altuera berean egongo da beti.
Bi karga-horma nagusi eta dike bat dira egituraren oinarri. Beste guztia altzairuzko zutabez eutsiko da eta euren zapatak riostra bidez egongo dira elkarlotuta. Lurzoruaren trinkotasun faltari aurre egiteko, piloteak jarri dira (zapata zein kargahormetan), harkaitzeraino iritsiko direnak.
ALTXAERA
Eraikinaren altxaera garbia da, horizontalki indartzen da, eta uretan zutabe bidez nola pausatzen den ikus daiteke. Bi ordena ezberdin erabili ditugu fatxada zabalduko duten zuloak kokatzerako orduan, hauek barnealdeko ikuspegien norabideen araberakoak dira.
Alde batetik, ikuspegi irekietara bideratzen den fatxada beirate luze batek zabaltzen du, barnealdetik inguru honekin kontaktu bisual irekia lortuz.
Bestalde, dunekin aurrez aurre elkartzen den ikuspegien norabidean fatxada itxiago bat sortu da. Kasu hauetan, bisitariak kanpokoa ezagutu nahi badu, fatxada zuloetara hurbildu beharko da, honela hondartzako egoera ezagutzera bultzatuz.
ERAIKUNTZA XEHETASUNA
Egitura altzairuzkoa izatea erabaki dugu hutsarte handiagoak lortu ahal izateko. HEB 180ko zutabeak, IPE 400eko habeak eta IPE 300eko habexkak erabili ditugu.
Xehetasunari erreparatuz, hormigoi armatuzko sabai bat jarri diogu, fatxadaraino luzatuko dena. Esparrago bikoitzez eutsia egongo da. Isolamenduaren kokapena dela eta, zubi termikoa saihesten da. Habexken gainean, txapa kolaborante bat egongo da eta armadurak eta sare metalikoa izango ditu. Gainean, malda morteroa, oihal iragazgaitza eta isolamendu termiko zurruna jarri ditugu. Gero, euskarri moldagarri batzuk eta harrizko baldosak.
Behean, asfalto urtuzko zoru bat ezarri dugu, eta horren azpian, zoru radiantea. Espazio ireki bat nahi dugunez eta beirate handiak jarri ditugunez, eraikina berotzeko era egokiena dela pentsatu dugu. Gero, polietilenozko xafla, isolamendua, txapa kolaborantea eta altzairuzko egitura.
TABERNA ETA JATETXETIK
No hay comentarios:
Publicar un comentario