miércoles, 27 de octubre de 2010
miércoles, 20 de octubre de 2010
ETA FORMA???
Proiektuarekin borrokan hasi gara dagoeneko eta bozeto ezberdinak ere egin ditugu, bata bestearen atzetik... (egun hauetako batean igoko ditut irudi batzuk).
Formaren bila gabiltza, baina horretarako barne mugimenduak eta ebaketak aztertu behar ditugu, horrek emango digu forma. Beti nahi izaten dugu forma polit bat hartu eta proiektu polit bat egin, ariketa honetan ordea, funtzionaltasunaren bila abiatuko gara Alexandra eta biok eta horrela lortuko dugu forma.
Proiektua, helburu nagusi hauetatik aterako da:
1_paseoaren monotoniarekin apurtu ----> estalki ibilgarri bat proposatu, espazio publiko berri bat sortu.
2_0 kotatik beherako garapena (paseo mailatik behera)----> solairu bakarra
3_erabilerak kontzentratu eta azpian igerilekuak garatu.
4_patio batzuen bidez, beheko igerilekua argiztatu ----> estalki ibilgarrian espazio huts eta beteak sortuko dira.
Helburu nagusi hauek paper guztietan idatziko ditugu ez ahazteko, hauek baitira forma emango digutenak azken batean.
Ereduak ere begiratu genituen.
BIG-ek Kopenhagen dituen ur gaziko igerileku hauek eredu egokia iruditzen zaizkigu behean jarri nahi ditugun igerilekuak nola banatu jakiteko.
Proposamen honek, gure erdiko patioen ideia islatzen du. Argi sarrera horiek beheko igerilekuak argiztatzeko erabiliko ditugu. Estalkia ordea, ibilgarria izango da, paseotik joanda parke baten gisa funtzionatuko duena.
Itsasora zabaltzen diren arrapala edo grada batzuk jartzea ere pentsatu dugu, itsasorako ikuspegia lantzeko eta maila ezberdinetako egoteko tokiak sortzeko.
eta goian geratuko zaigun espazio publikoa (estalki ibilgarria) garatzeko era bat hau izan daiteke. Eduardo Arroyok Barakaldon duen parke bat da.
jueves, 7 de octubre de 2010
IKASKIDEEN AZTERKETAK URDAIBAIEN
Azkenengo klasean, talde ezberdinek Urdaibairi buruz egindako analisiak eta hausnarketak ikusi genituen. Guztiak oso ezberdinak eta interesgarriak.
Talde batzuk naturan zentratu ziren paisaiak dituen kapa ezberdinak interpretatuz eta altuerak duen garrantzia azpimarratuz, beste batzuk ibilbide ezberdinetan eta gutxi batzuk, proposamen ausartak egitera animatu ziren: kanping dendak uretan, estadioak hondartzan...irakurketa komiko eta oso interesgarri bat azken finean.
Beste talde bat, hondartzetan zentratu zen eta azterketa horretan, Laidako zoom bat egin zuten. Oso baliagarria iruditu zitzaidan taldekide guztiontzat. Bertan, Laidan udan biltzen diren jende motak aztertu zituzten eta kasualki, edo agian ez hainbeste, gure proiektua kokatuko den zonan batzen da jende mota gehien (zaharrak, gazteak, familiak...).
ETA GUK ZER???
Gure taldean, pertsona mota ezberdinak aztertu genituen eta euren bizitzetan saltseatu. Horietako pertsonaia bakoitzak Urdaibaien egonda egingo zukeenari buruzko suposizioak egin genituen eta bakoitzaren beharren arabera, bide ezberdinak proposatu.
Azterketa pertsonalago edo ausartago bat egin nahi izan genuen, hirigintzan egiten ditugunak ez bezalakoa, eta esperimentatzea otu zitzaigun.
Azterketa honen protagonistak hauek izan ziren:
zientzialariak, herrietako jendea, turista kanpotarrak, gazte kuadrilak, euskal turistak, bikote maiteminduak, eta nola ez, GU GEU!!!
Horietako bakoitzaren ibilbideak aztertu genituen eta azkenean, bata bestearen gainean jarri.
Ondorioa? Guztiak toki batzuetan gurutzatzen ziren, Gernika-Lumon, Bermeon eta Gautegiz-Arteagan. Eta gure txiringitoan zer??? ba ezer askorik ez, turistak eta gazte kuadrilak, eta kotxez joanda gainera!
Azkenik, gure zonara jende gehiago joateko proposamen bat luzatu genuen (artile gorriz! ondo ikus zedin). Mota guztietako jendea batzen zen lekuak hartu eta gurea horiekin lotu genuen, itsasoa zeharkatuz, con toda la cara!!!
Eta zuek, pertsonaietako nor zarete?????
Suscribirse a:
Entradas (Atom)