Dagoeneko kurtso berriari hasiera eman diogu eta nahiz eta hasieran pixkat kostatu, lan erritmoa hartzen joan beharko gara, beraz, zer hobe blog bat sortzea baino!
Laugarren mailan gaude jada eta askok diote proiektuak III dela karrerako ikasgairik gozagarriena. Aipatu beharra dago proiektua beste ikaskide batekin egiteak bere abantailak izan ditzakeela. Askotan ideia baten aurrean itsutu egiten gara eta bigarren baten iritziak lagundu egin diezaguke. Gainera, bakoitza bere estiloa hartzen joan da urte hauetan zehar eta beraz, baten lanak, bestearena osa dezake.
Tokiari dagokionez, Urdaibai hautatu izana ideia ona dela uste dut. Denetik duen paraje bat da. Topografia malkartsu bat edota itsaso laua topa ditzakegu, ondorioz, gure proiektuek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte. Lau proiektuak Urdaibain garatuko diren arren, ez dut uste esperientzia monotonoa izango denik, gune ezberdinak landuko baititugu.
Aurreko urtean, etxebizitzak garatu genituen bereziki eta lehenengo ariketa aisialdiarekin lotua dagoela jakiteak motibatu egiten nau, zerbait ezberdina baita, orain arte ia egin ez duguna. Bestalde, ariketa bakoitzean irakasle ezberdin bat izatea oso ideia ona da, horrela, guztiengandik zerbait ikasi ahal izango dugu.
Askotan, proiektu bat egiteko unea iristen denean, ez naiz guztiz seguru sentitzen, batzuetan ez dakit egiten dudana ondo dagoen, beraz, esperimentatzeko eta ongi pasatzeko urtea izatea espero dut. Ikasteko gogoa dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario