lunes, 7 de febrero de 2011

2. proiektua: Muruetako teilategia


Kasu ezberdinetan erabili daitekeen eraikuntza sistema bat asmatu dugu. Sistema hau erabiltzeko, ordea, ondorengo baldintzak bete beharko dira.
Gune zentral nagusi bat egongo da, erabilera finkoak batuko dituena. Inguruan, zirkulazio bat ezarriko da. Gero, espazio diafano eta moldagarri bat antolatuko da pareta mugikorrak erabiliz. Azkenik, perimetroko beste zirkulazio bat proiektatuko da. Baldintza hauen derrigorrez bete beharko dira gure eraikuntza sistema erabili nahi bada, hala ere, bolumenak eta azalerak libreki plantea daitezke.


Portiko bidezko altzairuzko egituraren alde egin dugu. Nahiz eta grua baten beharra izan, erraz montatu eta desmontatu daiteke, izan ere, lotura giltzatuak erabili ditugu. Oso presente izan dugu gure proiektua 10 urtez besterik ez dela zutik egongo. Itxiturari dagokionez, pale-ak erabili ditugu eta beste material batzuekin konbinatu ditugu. Estalkia egiteko altzairuzko akaberadun sandwich panelak planteatu dira. Zorua egiteko, bestalde, zurezko xaflak.


Portikoaren diseinuan oso garrantzitsuak izango dira loturak. Kontutan izan behar dugu ezin direla zurrunak izan, desmontagarria den egitura bat planteatzen baitugu. Beraz, lotura guztiak giltzatuak izango dira, txapak eginak eta torlojuz lotuak.


Lehenago esan bezala, fatxada mota ezberdinak sortu ditugu. Itxitura zurruna, paleekin eta kortxozko isolamenduarekin egina egongo da. Itxitura zeharargiak, beira izango du kortxoaren tokian eta irekigarria izango da. Bukatzeko, beirazko itxitura finkoa izango da eta estalkitik argia sartzea bermatuko digu, hala ere, fatxadetan ere erabiliko da.
Gure eraikitze sistema aukeratzen duenak libreki antola dezake fatxada 3 modulu hauek konbinatuz.             
                                  
                              Hona hemen fatxadaren adibide bat:


Barne espazioak eraldatuko dituzten paretak mugikorrak izango direla esan dugu. Pareta horiek palez eginak egongo dira eta zutabeetara lotua dagoen 2.mailako egitura batetik mugituko dira. Egitura hori bi zatitan banatua egongo da: behean, pareten gurpilentzako railak egongo dira; goitik, argiztapenari dagokion instalazioa eramango da.  



Eraikuntza sistema hau Murueta teilategian gauzatu dugu, gure programaren bihotza bihurtuz.
Urdaibaiko erreserbaren balioaz eta naturaren garrantziaz ohartuz, bertako biosferak urteetan zehar aldaketa kaltegarriak jasan dituela ikusi genuen.
 
Alde batetik dunen desagerpena, hegazti migratazaileak gutxitzea eta bestetik, landare inbaditzaileak.
Maiz gizakiak kalteak eragiten ditu naturan, baina oraingo hontan, naturari bere egoera naturala berreskuratzeko bultzadatxo bat ematea beharrezkoa dela ikusi dugu. Honela martxan dagoen dunen bersortze proiektutik abiatuz, landare inbaditzaileak kentzeko eta hegaztiei bizitokia emateko 10 urteko iraupena izango duen proiektua burutu dugu.

Diagraman antzematen den bezala, urteak aurrera joan ahala, dunak berreskuratu egingo dira, landare inbaditzaile gutxiago egongo dira eta hegaztiek bizitzeko leku gehiago izango dute.
Programa honek eragina izan dezan, Murueta eskola arduratuko da landareak jaso eta material honekin hegaztiei habiak sortzeaz.
JASOTAKO LANDAREAK
Landare hauekin egitura materiala=banbua, soka egiteko=hostoetatik fibra eta energia lortzeko=biomasa egiteko erregaia.
Habiak egiteko materiala prestatu egin behar da eta prozesu ezberdinak burutu behar dira, horretarako, espazio asko behar dira, bakoitza ezaugarri batzuekin. Tabike mugikor hauekin, prozesu bakoitzak behar dituen espazioak lortu ditzakegu momentu bakoitzean.
HABIAK EGITEKO PROZESUA

Habiak berriz 2 muntaketa fase ditu; lehena Muruetan (zatika) eta bigarrena lekuan bertan.
Habiaren atal bakoitza txalupa bidez garraiatuko da kokatuko den gunera. Bertan armadura lez, hodiak sartuko dira bi atalak lotzeko asmoz.
Muruetan egindako eraikin moldagarria egoera ezberdinak hartzeko gai izango da. Fase bakoitzean erabilera batzuk emango dira habiak egiteko asmoz.

 







No hay comentarios:

Publicar un comentario