Garazi Garro Barrios
martes, 31 de mayo de 2011
domingo, 22 de mayo de 2011
4. proiektua: azken ematea
01 LAMINA
Estrategia nagusia
Antolaketa orokorra eta behe oina
Bi solairutan garatzen den proiektu bat egin dugu. Goiko solairuan, Almikeren kotan geratuko den horretan, helduentzako etxebizitzak egongo dira. U forma dutenak bakarrik bizitzeko gai diren helduentzako izango dira, pribatuagoak. Besteak, berriz, laguntza behar duten zaharrentzat pentsatuak daude eta lotura zuzena izango dute behe oinarekin.
Espazio publikoari dagokionez, arrapalen inguruan bilduko da jende gehien. Laguntza behar duten helduen blokeen aurrean ere espazio libreak egongo dira. Azken batean guk erabakiko dugu jendea noruntz bideratu.
Etxebizitza eta ekipamendu tipologiak
Geroxeago argi ikusiko den moduan, elbarrituentzat egokituak egongo dira distribuzio gehienak. Egokitu gabekoak, laguntzaileen eta koordinatzaileen etxeak besterik ez dira izango. Ekipamenduak, jangela, sukaldea, komunak eta gune ezberdinak dituen liburutegi edota irakurgela bat bilduko ditu.
Gunearen ebaketa orokorrak eta altxaerak
3D irudiak
Bakarrik bizi diren helduen etxebizitzak. Kanpo eta barne espazioen arteko harremana.
02 LAMINA
Egituraren azalpena pausuz pausu:
Eraikuntza ebaketak
bakarrik bizi diren helduen etxebizitzak
laguntza behar duten helduen etxearen eta laguntzaileen etxearen arteko lotura
ekipamendua
02 LAMINA
Egituraren azalpena pausuz pausu:
Hormigoi armatua erabili dugu egitura egiteko. Kargahormetan oinarritutako sistema baten alde egin dugu apustu. Fatxadari dagokionez, kargahormaz baliatu gara zenbait kasutan, beste batzuetan, zurezko plakak eta hormigoizko akabera duten plakak erabili ditugu.
Zimendu planoari erreparatzen badiogu, instalazioen inguruan egindako hausnarketa ikus daiteke. Bertan ageri da tutu bertikalen kokapena.
Eraikuntza ebaketak
bakarrik bizi diren helduen etxebizitzak
laguntza behar duten helduen etxearen eta laguntzaileen etxearen arteko lotura
ekipamendua
Xehetasun nagusiak
Elbarrituei egokitutako proiektua
Pertsona helduak izango direnez gure gunearen motorea, oso garrantzitsua izan da eurei egokitutako guneak sortzea. Hona hemen etxebizitzen eta ekipamenduaren azterketa gurpildun aulkiaren ikuspuntutik. (informazio iturria: Neufert)
elbarrituei egokitutako zenbait egoera
martes, 19 de abril de 2011
hasierako ideiak
Eskema honen bitartez, ideia nagusia azaltzen da. Alde batetik, pertsonaia batzuk izango ditugu, gizartean zenbait zailtasun dituztenak. Bestetik, baratza kolektiboen ideia dago. 3 baratza mota egongo dira: zailtasunak dituzten pertsonentzako terapia moduan erabiliko direnak, bertakoei eskeiniko zaizkienak eta alkilerrean egongo direnak edozein erabiltzailerentzat. Jende aniztasuna eta aktibitate kolektiboa lortuko dira.
Hona hemen planteamenduaren ideia eskematikoa. Hasiera batean bide nagusi bat hartu genuen, zeinak espazioa zatituko zuen. Zuzenketaren ostean, bide batek espazioa ezin zati dezakeela ondorioztatu genuen. Beraz, irudi hau hasierako proposamena besterik ez da, eraldatzen ari gara...
martes, 12 de abril de 2011
ALMIKEREN AZTERKETA
Lehenik eta behin, Almikek behar duena ezagutzeko asmoz, Bermeoko ekipamenduak aztertu genituen. Bermeoko Plan Orokorrari erreparatu genion eta herriak faltan botatzen duena ondorioztatu genuen. Hona hemen, Bermeok behar dituen ekipamenduen taula eta Almikerako aplikagarriak direnen aipamena.
Ondoren, erabiltzaile batzuk definitu genituen eta Almikeko espazio ezberdinak horietako nork erabiltzen dituen aztertu genuen. Ondorio moduan, gune erabilienak aparkalekua eta bereziki, espazio partekatua direla ikusi genuen. Gainera, bi gune horiek kanpotik datozen erabiltzaileek erabiliak dira gehienbat.
lunes, 7 de marzo de 2011
3.proiektua: emaitza
Hau izan da jarraitu dudan estrategia:
Behin ideiaren oinarriak ezarrita, ibilbide horietan egon daitezken eraikuntza-ebaketak landu dira:
Harrobiaren aldean ere ebaketa batzuk landu dira eta bertan ekintza ezberdinak egiteko aukera dago:
lunes, 28 de febrero de 2011
3.proiektua: lehen urratsak
Hainbeste kosta eta gero, aurkitu dut proiektu honekin hartu beharreko bidea. Hasiera batean tokiko arazo gehienak konpondu nahi nituen baina proiektua motza denez eta tokia nahiko konplexua, helburu bakar batean zentratzea erabaki dut: jende mota ezberdinentzako ibilbideak sortzuko ditut tokia ezagutu dezaten.
Estrategia bezala, ikuspegi onenak dituzten plataformak aukeratu ditut eta horien arteko loturak landuko ditut. 3 bisitari mota definitu ditut eta bakoitzari bide batzuk egokituko zaizkio.
Bidea monotonoa izan ez dadin, ebaketa ezberdinak landuko ditut, egoteko tokiak, eserlekuak, begiralekuak... uztartuz. Hona hemen bide horietan eman daitezkeen ebaketa eskematiko batzuk:
lunes, 7 de febrero de 2011
2. proiektua: Muruetako teilategia
Kasu ezberdinetan erabili daitekeen eraikuntza sistema bat asmatu dugu. Sistema hau erabiltzeko, ordea, ondorengo baldintzak bete beharko dira.
Gune zentral nagusi bat egongo da, erabilera finkoak batuko dituena. Inguruan, zirkulazio bat ezarriko da. Gero, espazio diafano eta moldagarri bat antolatuko da pareta mugikorrak erabiliz. Azkenik, perimetroko beste zirkulazio bat proiektatuko da. Baldintza hauen derrigorrez bete beharko dira gure eraikuntza sistema erabili nahi bada, hala ere, bolumenak eta azalerak libreki plantea daitezke.
Portiko bidezko altzairuzko egituraren alde egin dugu. Nahiz eta grua baten beharra izan, erraz montatu eta desmontatu daiteke, izan ere, lotura giltzatuak erabili ditugu. Oso presente izan dugu gure proiektua 10 urtez besterik ez dela zutik egongo. Itxiturari dagokionez, pale-ak erabili ditugu eta beste material batzuekin konbinatu ditugu. Estalkia egiteko altzairuzko akaberadun sandwich panelak planteatu dira. Zorua egiteko, bestalde, zurezko xaflak.
Portikoaren diseinuan oso garrantzitsuak izango dira loturak. Kontutan izan behar dugu ezin direla zurrunak izan, desmontagarria den egitura bat planteatzen baitugu. Beraz, lotura guztiak giltzatuak izango dira, txapak eginak eta torlojuz lotuak.
Lehenago esan bezala, fatxada mota ezberdinak sortu ditugu. Itxitura zurruna, paleekin eta kortxozko isolamenduarekin egina egongo da. Itxitura zeharargiak, beira izango du kortxoaren tokian eta irekigarria izango da. Bukatzeko, beirazko itxitura finkoa izango da eta estalkitik argia sartzea bermatuko digu, hala ere, fatxadetan ere erabiliko da.
Gure eraikitze sistema aukeratzen duenak libreki antola dezake fatxada 3 modulu hauek konbinatuz.
Hona hemen fatxadaren adibide bat:
Barne espazioak eraldatuko dituzten paretak mugikorrak izango direla esan dugu. Pareta horiek palez eginak egongo dira eta zutabeetara lotua dagoen 2.mailako egitura batetik mugituko dira. Egitura hori bi zatitan banatua egongo da: behean, pareten gurpilentzako railak egongo dira; goitik, argiztapenari dagokion instalazioa eramango da.
Eraikuntza sistema hau Murueta teilategian gauzatu dugu, gure programaren bihotza bihurtuz.
Urdaibaiko erreserbaren balioaz eta naturaren garrantziaz ohartuz, bertako biosferak urteetan zehar aldaketa kaltegarriak jasan dituela ikusi genuen.
Alde batetik dunen desagerpena, hegazti migratazaileak gutxitzea eta bestetik, landare inbaditzaileak.
Maiz gizakiak kalteak eragiten ditu naturan, baina oraingo hontan, naturari bere egoera naturala berreskuratzeko bultzadatxo bat ematea beharrezkoa dela ikusi dugu. Honela martxan dagoen dunen bersortze proiektutik abiatuz, landare inbaditzaileak kentzeko eta hegaztiei bizitokia emateko 10 urteko iraupena izango duen proiektua burutu dugu.
Diagraman antzematen den bezala, urteak aurrera joan ahala, dunak berreskuratu egingo dira, landare inbaditzaile gutxiago egongo dira eta hegaztiek bizitzeko leku gehiago izango dute.
Programa honek eragina izan dezan, Murueta eskola arduratuko da landareak jaso eta material honekin hegaztiei habiak sortzeaz.
JASOTAKO LANDAREAK
Landare hauekin egitura materiala=banbua, soka egiteko=hostoetatik fibra eta energia lortzeko=biomasa egiteko erregaia.
Habiak egiteko materiala prestatu egin behar da eta prozesu ezberdinak burutu behar dira, horretarako, espazio asko behar dira, bakoitza ezaugarri batzuekin. Tabike mugikor hauekin, prozesu bakoitzak behar dituen espazioak lortu ditzakegu momentu bakoitzean.
HABIAK EGITEKO PROZESUA
Habiak berriz 2 muntaketa fase ditu; lehena Muruetan (zatika) eta bigarrena lekuan bertan.
Habiaren atal bakoitza txalupa bidez garraiatuko da kokatuko den gunera. Bertan armadura lez, hodiak sartuko dira bi atalak lotzeko asmoz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)