domingo, 22 de mayo de 2011

4. proiektua: azken ematea




01 LAMINA

Estrategia nagusia


Antolaketa orokorra eta behe oina

Bi solairutan garatzen den proiektu bat egin dugu. Goiko solairuan, Almikeren kotan geratuko den horretan, helduentzako etxebizitzak egongo dira. U forma dutenak bakarrik bizitzeko gai diren helduentzako izango dira, pribatuagoak. Besteak, berriz, laguntza behar duten zaharrentzat pentsatuak daude eta lotura zuzena izango dute behe oinarekin. 

Espazio publikoari dagokionez, arrapalen inguruan bilduko da jende gehien. Laguntza behar duten helduen blokeen aurrean ere espazio libreak egongo dira. Azken batean guk erabakiko dugu jendea noruntz bideratu.


Etxebizitza eta ekipamendu tipologiak

Geroxeago argi ikusiko den moduan, elbarrituentzat egokituak egongo dira distribuzio gehienak. Egokitu gabekoak, laguntzaileen eta koordinatzaileen etxeak besterik ez dira izango. Ekipamenduak, jangela, sukaldea, komunak eta gune ezberdinak dituen liburutegi edota irakurgela bat bilduko ditu.


Gunearen ebaketa orokorrak eta altxaerak



3D irudiak







Bakarrik bizi diren helduen etxebizitzak. Kanpo eta barne espazioen arteko harremana.


02 LAMINA

Egituraren azalpena pausuz pausu:

Hormigoi armatua erabili dugu egitura egiteko. Kargahormetan oinarritutako sistema baten alde egin dugu apustu. Fatxadari dagokionez, kargahormaz baliatu gara zenbait kasutan, beste batzuetan, zurezko plakak eta hormigoizko akabera duten plakak erabili ditugu.

Zimendu planoari erreparatzen badiogu, instalazioen inguruan egindako hausnarketa ikus daiteke. Bertan ageri da tutu bertikalen kokapena.



Eraikuntza ebaketak

bakarrik bizi diren helduen etxebizitzak



laguntza behar duten helduen etxearen eta laguntzaileen etxearen arteko lotura
ekipamendua

Xehetasun nagusiak



Elbarrituei egokitutako proiektua

Pertsona helduak izango direnez gure gunearen motorea, oso garrantzitsua izan da eurei egokitutako guneak sortzea. Hona hemen etxebizitzen eta ekipamenduaren azterketa gurpildun aulkiaren ikuspuntutik. (informazio iturria: Neufert)



elbarrituei egokitutako zenbait egoera