martes, 19 de abril de 2011

hasierako ideiak


Eskema honen bitartez, ideia nagusia azaltzen da. Alde batetik, pertsonaia batzuk izango ditugu, gizartean zenbait zailtasun dituztenak. Bestetik, baratza kolektiboen ideia dago. 3 baratza mota egongo dira: zailtasunak dituzten pertsonentzako terapia moduan erabiliko direnak, bertakoei eskeiniko zaizkienak eta alkilerrean egongo direnak edozein erabiltzailerentzat. Jende aniztasuna eta aktibitate kolektiboa lortuko dira.  



Hona hemen planteamenduaren ideia eskematikoa. Hasiera batean bide nagusi bat hartu genuen, zeinak espazioa zatituko zuen. Zuzenketaren ostean, bide batek espazioa ezin zati dezakeela ondorioztatu genuen. Beraz, irudi hau hasierako proposamena besterik ez da, eraldatzen ari gara... 

martes, 12 de abril de 2011

ALMIKEREN AZTERKETA

Lehenik eta behin, Almikek behar duena ezagutzeko asmoz, Bermeoko ekipamenduak aztertu genituen. Bermeoko Plan Orokorrari erreparatu genion eta herriak faltan botatzen duena ondorioztatu genuen. Hona hemen, Bermeok behar dituen ekipamenduen taula eta Almikerako aplikagarriak direnen aipamena.


 Ondoren, erabiltzaile batzuk definitu genituen eta Almikeko espazio ezberdinak horietako nork erabiltzen dituen aztertu genuen. Ondorio moduan, gune erabilienak aparkalekua eta bereziki, espazio partekatua direla ikusi genuen. Gainera, bi gune horiek kanpotik datozen erabiltzaileek erabiliak dira gehienbat.


Ondorengo taulak, erabiltzaile bakoitzaren erabilera egunak zehazten ditu, egunaren ezaugarrien arabera. Argi eta garbi ikusten da eguraldi ona egiten duen jaiegunetan biltzen dela jende gehien, logikoa den bezala.