viernes, 7 de enero de 2011

BALDINTZETATIK ESKEMARA

Behin eskolako lan prozesuak nolakoa izan behar duen jakinik, oin planoan eskematikoki kokatzea izan da hurrengo pausua. Prozesu bakoitzak bere azalera eta harremanak (beste prozesuekiko) dituenez, guztia puzzle bat bailitzan enkajatzen aritu gara.
Gainera, eraikin arin eta mugikor bat sortu nahi dugunez, tabikeak mugikorrak izango dira, prozesu bakoitzari beharrezko azalera eskeiniz eta espazioak guztiz aprobetxatuz.
Tabike hauek joko baten antzera mugitzen dira, koloreen arabera ikus daiteke tabike bakoitzaren mugimendua fase batetik bestera.


domingo, 2 de enero de 2011

ESKOLAKO LAN-PROZESUA

Hegaztientzako egin behar ditugun geralekuek lan-prozesu bat izango dute. Landare inbaditzaileekin egingo ditugu, beraz, horien tratamendua dela eta, fase ezberdinak izango ditugu teilategian bertan. Hauek izango dira lan-prozesuaren zatiak:

-Landare inbaditzaileen banaketa
-Erregaiak > eskola hornitzeko
-Klasea / Erakusketa gela 
-Banbuaren lantzea > hegaztientzako egiturak egiteko
-Harien lantzea > lotura-sokak eta telak
-Muntaketa

7 fase egongo dira guztira. Eskola eraldatu egingo da faseak aldatzen diren heinean.